XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainko altsuak zer nai izan eban
gu olakoak eitean,
gorputz arimaz gizon bikaña
bere itxuraz sortzean?
Itaun oneri erantzuna nik,
aurki dautsat sentitzean
ene barruko bizi-egarri
ta iñoiz ase eziñean
.

Gizaki orok bere barruan,
ona ta txarra daroaz
ta igarri barik astiro-astiro
beste mundurantza goaz
.

Zer balio dau ona eiteak
eiten ezpada gogoaz?
Ona eitean gorrotoz bada
Jainko ta lagun urkoaz?
.

Jaungoiko Jaunak esana dago:
maite nagizu benetan
.

Ni beti lenen, danen aurretik
mundu ontako gauzetan
.

Eta urrengo lagun urkoa
zeu maite zaren antzetan
lege bi onek bete ta gero
sartuko zara goietan
.

Orretarako ein ginduzanak
emon euskun adimena,
txarra ta ona banakatu ta
aukeratzeko almena
.

Ikusi daigun geure sentzunez
zein dogun bide lenen-lenena,
mundu ontatik igarotzeko
zein bide egokiena
.